bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Song of Solomon 5
Song of Solomon 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 6 →
1
Banator neure baratzera, ene arreba, ene emaztegaia, neure mirra eta lurrinak biltzera, neure abaraskako eztia jatera, neure ardo eta esnea edatera. Maiteok, jan eta edan, mozkor zaitezte maite-laztanez.
2
Lotan nengoen, baina bihotza erne. Horra ene maitea atean deika: —Ireki, ene arreba, ene laztana, ene uso zuriño horrek! Burua ihintzez betea daramat, ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak.
3
Erantzia dut soinekoa; nolatan jantzi berriro? Garbituak ditut oinak; nolatan zikindu berriro?
4
Ate-kisketan jarri du eskua ene maiteak: dar-dar dagit barruak.
5
Jaiki naiz ene maiteari irekitzera: mirra-ukendua darie nire eskuei, hatzetan behera, ate-sarrailaraino.
6
Ireki diot, eta joana zen nire maitea. Arnasa ihesi doakit, konturatzean. Atera naiz bila, baina aurkitu ez; deika ari natzaio, baina erantzunik ez.
7
Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute, kolpatu eta zauriz bete; harresietakoek mantua kendu didate.
8
Jerusalemgo neskatxok, otoi; ene maitea aurkitzen baduzue…, zer esango diozue? Esan, gaixo nagoela maitasunez.
9
Zer du, bada, zure maiteak bestek ez duenik, oi emakumerik ederren? Zer, guri horrela otoizka jarduteko?
10
Nire maitea gorrimin bizia da, hamar milaren artean nabarmena.
11
Haren burua urrea, urrerik garbiena; haren ile-kizkurrak palmondoaren luku, beleak baino beltzago.
12
Haren begiak uso bi ur ondoan, esnetan bustiak, uraska-ertzean egonean.
13
Haren masailak lurringaiz landaturiko alor. Haren ezpainak, mirra darien lili.
14
Haren eskuak urretan biribilduak, topazioz tarteka apainduak. Haren bularra marfilez landua, zafiroz estalia.
15
Haren zangoak marmolezko zutabe, urre gorrizko oin gainean jasoak. Libano mendia bezain eder, zedroak bezain lerden.
16
Haren ahoa, gozo-gozo. Dena da xarmangarria! Honelakoa da ene maitea, honelakoa ene laztana, Jerusalemgo neskatxok!
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8