bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Song of Solomon 8
Song of Solomon 8
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
1
Oi nire anaia bazina, nire amaren bularrean hazia! Musu emango nizuke kalean aurkitzean, inoren iseka-beldurrik gabe.
2
Neure amaren etxera eramango zintuzket, eta han neure irakasle izango. Ardo lurrintsua emango nizuke edaten, nire granaden edari bizia.
3
Ezker besoaz dit lepotik heltzen, eta eskuinekoaz nau besarkatzen.
4
Jerusalemgo neskatxok, otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten, nahi duen arte.
5
Nor da, bere maitearen besotik, basamortuan gora datorren hori? Sagarrondopean iratzarri zaitut: han egon zen erdiminez zure ama, han oinazez zutaz erdi zena.
6
Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala, besoan zigilu bezala. Herioa bezain gogorra maitasuna, Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina. Su eta gar da maitasuna, Jaunarengandiko sugar.
7
Uholdeak maitasuna ezin itzali, ezta ibaiek ere ito. Norbaitek maitasuna erosi nahi balu, bere ondasun guztiak emanik ere, mespretxua baizik ez luke aterako.
8
Arreba txiki bat dugu, ez zaizkio oraindik bularrak hazi. Zer egin gure arrebatxoarekin haren esku eske etorriko direnean?
9
Harresia balitz, zilarrezko almenak jarriko genizkioke. Atea balitz, zedro-oholez gogortuko genuke.
10
Harresia naiz ni, dorreak nire bularrak. Horregatik, zorion betea damaiot neure maiteari.
11
Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen; mahastizain batzuei utzi zien: zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzak fruituen ordain.
12
Zuretzat mila txanponak, Salomon, haietarik berrehun mahastizainentzat. Neure mahastia neuretzat dut.
13
Oi lorategietako erregina, nire lagunak zure mintzoari adi; uztazu zure ahotsa entzuten:
14
«Zoaz ihesi, ene maitea, gazela edo oreinkumea irudi, usain gozoko mendietan barrena».
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8