2 Chronicles 29:24 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Aphecec imolatu cituzten, eta odolaz ihinztadura eguin çuten aldarearen aitzinean Israel guciaren xahupeneraco; ecic erreguec manatu çuen holocausta Israel guciarençat eta bekatuarençat eguina içan cedin.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Gero, apaizek akerrak hil eta aldare gainera isuri zuten odola, Israel osoaren bekatuen barkamena eskatuz. Izan ere, erre-opari eta barkamen-opari haiek Israel osoaren alde eskaintzeko agindua zuen erregeak.