2 Kings 1:10 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Eliasec ihardetsi çaroen: Baldin Jaincoaren guiçona banaiz, ceruco sua jauts bedi eta erre betzazte çu eta çure berrogoi eta hamar guiçonac. Hargatic sua jautsi cen cerutic eta iretsi cituen hura eta harequin ciren berrogoi eta hamarrac.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Baina Eliasek erantzun zion buruzagiari: —Jainkoaren gizona baldin banaiz, jaits dadila sua zerutik eta kiskal zaitzatela zeu eta zeure berrogeita hamar gizonak! Bat-batean sua zerutik jaitsi eta kiskali egin zituen buruzagia eta berrogeita hamar gizonak.