2 Kings 23:15 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Berçalde Bethelen cen aldarea ere, eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamec eguin çuen leku gora, aldare hura eta leku gora biac urratu cituen, erre cituen eta herraustu, eta oihana ere erre çuen.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Betelen zegoen kultu-lekuko aldarea ere desegin zuen Josiasek; kultu-leku hau Israel herriari bekatu eginarazteko eraikia zuen Nebaten seme Jeroboamek. Josiasek su eman zion kultu-leku hari eta aldarea hautsi, dena errauts bihurtuz; zutoin sakratua ere erre egin zuen.
Recommended Reading