2 Kings 8:5 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Eta harec erregueri kondatzen çaroelaric nola Eliseoc phiztu çuen hil bat, aguertu cen emaztequia, ceinaren semea phiztu baitzuen, erregueri errequeica bere etchearen eta bere landen gatic. Eta Jiecic erran çuen: Ene erregue jauna, hori da emaztequia eta hori da horren semea Eliseoc phiztu duena.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Eliseok hildako bat piztu zuela Gehazi kontatzen ari zenean, han agertu zen Eliseok semea bizirik itzuli zion emakume huraxe, bere etxea eta alorra berriro emateko erregeari eskatzera. Gehazik esan zuen: —Ene errege jauna, hauexek dituzu aipatzen ari nintzaizun emakumea eta Eliseok biziarazi zion semea.