2 Samuel 20:10 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Bada, Amasa etzen ohartu Joaben ezpatari: Joabec sakitu çuen Amasa sahetsetic eta haren herceac ixuri cituen lurrera, eta etzioen eman behar içan bigarren ukaldiric, eta Amasa hil cen. Joab, berriz, eta Abisai, haren anaia, goan ciren Bocriren seme Sebaren ondotic.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Amasa ez zen ohartu Joabek beste eskuan zuen ezpataz; honek sabeletik sartu zion, hesteak lurrean barreiatuz. Ez zuen bigarrenez jo beharrik izan; bertan hil zen. Gero, Joabek eta beronen anaia Abixaik Bikriren semearen ondoren jarraitu zuten.