Esther 4:3 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Herrialde gucietan ere, hirietan eta berce lekuetan, ceinetara heldu içan baitzen erregueren manu odolezcoa, heiagora handiac, barurac, marrascac eta nigarrac ciren Juduen artean, eta hainitzec çakua eta hautsa cituzten ohetzat.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Izugarrizko atsekabea zegoen, erregearen esanaren eta erabakiaren berri izan zuten eskualde guztietako juduen artean. Barau, negar eta aiene egin zuten eta haietarik asko zaku eta errauts gainean etzan zen.