Exodus 10:15 — Compare Translations

2 translations compared side by side

Basque
Eta estali çuten lurraren açal gucia, oro xahutzen cituztelaric. Belhar gucia iretsia içan cen beraz, eta harriac utzi cituen çuhaitzetaco fruitu guciac ere: eta deusere berderic etzen guelditu lurreco çuhaitz eta belharretan, Eguipto gucian.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
lurra ezin ikusteraino estali baitzuten. Kazkabarraren ondoren gelditu ziren landareak eta zuhaitzetako emaitzak irentsi zituzten. Ez zen berdegunerik gelditu Egipto osoan, ez belardietan, ez zuhaitzetan.