Ezekiel 46:18 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Buruçaguiac ez du borchaca populuaren primançatic eta içanetic hartuco; bainan bere içanetic primançac eguinen daroezte bere semeei, ene populuan nihor içan ez dadien bere ontasunetic kendua.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Bestalde, printzea ezin izango da jabetu herriko jendearen ondareaz, beronek jabetzan hartutakoa zurrupatuz. Bere jabetzatik bakarrik emango die semeei senipartea. Horrela, ez da nire herriko inor bere etxaldetik kanporatua izango.