Ezekiel 8:16 — Compare Translations

2 translations compared side by side

Basque
Eta sarraraci ninduen Jaunaren etcheco lorio barnecoan; eta hara Jaunaren templo sarcean, ezcaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta borz guiçon beçala, guibelaz Jaunaren temploco harrasiari çaudela, eta aitzinaz iguzqui-sorthaldera; eta iguzqui-ilkitzea adoratzen çuten.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jaunaren etxeko barne-atarira eraman ninduen eta, tenpluko sarreran, atalondo eta aldare artean, hogeita bosten bat gizon ikusi nituen, bizkarrez Jaunaren tenplurantz eta aurpegiz ekialderantz; ekialderantz ahuspezturik, eguzkia gurtzen ari ziren.