Ezra 3:12 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Aphez eta lebitarretaric ere ascoc, familietaco buruçagui eta çaharrenec, temploa xutic cenean lehenago ikusi, eta berce temploa hau beren beguien aitzinean çutenec, nigar marrasca eguiten çuten; eta hainitzec bozcariozco oihutan alchatzen çuten boça.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Lehengo etxea ezagutu zuten apaiz, lebitar eta familiaburu zaharrenetako askok zotinka ziharduen negarrez, beren begi aurrean tenplu berriaren zimentarriak jartzen ari ziren bitartean; beste asko, berriz, oihuka eta irrintzika ari ziren, pozaren pozez.