Genesis 42:7 — Compare Translations

2 translations compared side by side

Basque
Eçagutu cituen, eta gogorquiago minçatzen citzaioeten arrotz batzuei beçala, galdeguiten ciotelaric: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Canaango lurretic, bicitzeco behar denaren erostera.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Ikusi orduko ezagutu zituen Josek bere senideak. Baina ez zien bere burua ezagutarazi; gainera, zakar mintzatu zitzaien: —Nondik zatozte? Haiek erantzun: —Kanaan lurraldetik, garia erostera.