Jeremiah 42:18 — Compare Translations

2 translations compared side by side

Basque
Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Nola ene hasarrea eta gaitzidura biztu baitira Jerusalemdarren contra, orobat biztuco da ene gaitzidura çuen contra, Eguipton sarthu çaitezquetenean, eta içanen çarete burhoztagarri eta lotsagarri, madaricionetan eta laidotan; eta ez duçue guehiago ikusiren lur hau.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
«Bai, honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: “Nola isuri ziren nire haserre-suminak Jerusalemen bizi zirenen aurka, hala isuriko dira zuen aurka ere, Egiptora joaten bazarete. Zori beldurgarria izango da zuena: madarikazioa, gaitzespena eta lotsa gorria. Eta ez duzue gehiago aberria ikusiko”.