Joshua 10:40 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Josuec jo çuen beraz lurra oro, basaburucoa, hegoaldecoa eta celhaiecoa, eta Asedoth bere erregueequin; etzuen han nihor utzi biciric, bainan hatsa çuqueen gucia hil çuen Israelgo Jainco Jaunac manatu içan cioen beçala,
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Honela, Josue lurralde osoaz jabetu zen: mendialdeaz, Negev basamortuaz, Xefela lautadaz eta alderdi menditsuez, eta errege guztiak hil zituzten. Erabat suntsitu zituen bizidun guztiak, bat ere utzi gabe, Jaunak, Israelen Jainkoak, agindu bezala.