Joshua 7:1 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Bada, Israelgo semeec hautsi içan çuten manamendua, eta escuperatu çuten anathema ciren gaucetaric. Ecen Acanec, Carmiren semeac, Çabdiren semeac, Çare, Judaren leinucoaren semeac anathema cirenetaric cerbait hartu çuen; eta Jauna hasarretu cen Israelgo semeen contra.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Israeldarrek ez zuten leial jokatu hiriko gauza guztiak erabat suntsitzeko aginduari zegokionez. Akan zeritzan batek suntsitu beharreko zenbait gauza beretzat hartu zuen eta, horregatik, sutu egin zen Jaunaren haserrea israeldarren aurka. Karmiren semea zen Akan, Zabdi eta Zerahen ondorengoa, Judaren leinukoa.