Leviticus 17:11 — Compare Translations

2 translations compared side by side

Basque
Ecen haraguiaren bicia odolean da: eta odola eman içan darotzuet hartaz aldare gainean ardiets deçaçuen çuen arimen xahupena, eta balia dadiençat çuen arimei sacrificio xahugarritzat.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Odolean dago, hain zuzen, izakiaren bizia. Jaunak odola eman dizue, aldarean isuri eta zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Izan ere, biziarekin duen zerikusiagatik lortzen du odolak bekatuen barkamena.