Zechariah 4:14 — Compare Translations
2 translations compared side by side
Basque
Eta erran çuen: Horiec dire olioaren bi semeac, lur gucico Nausiaren aitzinean daudecenac.
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Hark, orduan: —Mundu osoaren Jabea zerbitzatzeko olioz sagaratuak izan diren bi gizonak dituzu horiek. Jaunaren agintzaria Zorobabeli [6b] Aingeruak Jaun ahalguztidunaren hitzok Zorobabeli adierazteko agindu zidan: «Zeure eginkizuna ez duzu boterez, ez indarrez beteko, nire espirituaz baizik. [7] Eta hi, mendia besteko harri-multzo hori, berdindu egingo hau Zorobabelek. Honek aterako du tenplua burutuko duen harria. Orduan, jendeak honela egingo du deiadar: Hori bai ederra, hori!» [8] Beste mezu hau ere eman zidan Jaunak: [9] «Zorobabelek bere eskuz jarri zituen etxe honen oinarriak eta bere eskuz burutuko du etxea». Orduan jakinen duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuengana. [10a] Hasiera apala arbuiatzen zuena ere poztu egingo da, tenplua burutuko duen harria Zorobabelen eskuetan ikustean.