bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Timothy 3
1 Timothy 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 4 →
1
Egia da elkarte-zuzendari izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela.
2
Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua, neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe;
3
ez ardozale, ezta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsua eta ez diruzalea.
4
Bere etxea ongi gobernatzen eta seme-alabak mendetasunean eta errespetuan hezten jakin behar du;
5
izan ere, nola izango du Jainkoaren elkartearen ardurarik bere etxea gobernatzen ez dakienak?
6
Ez bedi kristauberri izan, harropuztu eta deabrua bezala gaitzetsia izan ez dadin.
7
Kristau ez direnen artean ere izen ona izan behar du, desohorean eta deabruaren sareetan eror ez dadin.
8
Diakonoak ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ezta irabazi zikinei emanak ere;
9
gorde bezate kontzientzia garbiz Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia.
10
Lehenik, izan bitez aztertuak eta, gero, akats gabe badira, bete bezate diakonotza-zerbitzua.
11
Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.
12
Diakonoak izan bitez behin bakarrik ezkonduak, beren seme-alabak eta etxea ongi gobernatzen dakitenak;
13
zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.
14
[14-15] Zu ikustera laster joango naizela espero dut; hala ere, badaiteke luzatzea eta horregatik idazten dizut, jakin dezazun nola jokatu Jainkoaren etxean, egiaren zutoin eta oinarri den Jainko biziaren elizan.
16
Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa: Kristo, gizaki bezala agertua, Espirituak zintzotzat aitortua, aingeruek ikusia, herriei hots egina, munduan sinetsia, Jainkoak aintzan hartua.
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6