bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Samuel 9
2 Samuel 9
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 10 →
1
Davidek galdetu zuen: «Gelditzen ote da bizirik Saulen senitartekoren bat? Neure onginahia agertu nahi nioke Jonatanengatik».
2
Bazen han Saulen etxeko morroi bat; Tziba zuen izena. Deitu zuten Daviden etxera eta erregeak galdegin zion: —Tziba al haiz? Hark erantzun: —Hala naiz, zu zerbitzatzeko.
3
Erregeak, orduan: —Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala. Tzibak erregeari: —Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.
4
Erregeak galdetu zion: —Non da? Tzibak erregeari: —Amielen seme Makirren etxean, Lo-Debarren.
5
Lo-Debartik, Amielen seme Makirren etxetik ekartzeko agindu zuen Davidek.
6
Mefi-Boxet, Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion: —Mefi-Boxet! Hark erantzun: —Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko.
7
Davidek esan zion: —Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti.
8
Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion: —Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?
9
Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion: —Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat.
10
Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti. Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi.
11
Honela erantzun zion Tzibak erregeari: —Ene errege jauna, zuk agindu guztia eginen du zure morroi honek. Mefi-Boxetek, beraz, erregearen mahaian jaten zuen, beronen seme-alabetariko edonork bezala.
12
Mefi-Boxetek seme txiki bat zuen; Mika zeritzan. Tzibarenean bizi ziren guztiak Mefi-Boxeten zerbitzurako zeuden.
13
Mefi-Boxet Jerusalemen bizi zen, eta erregearen mahaian jan ohi zuen beti. Bi oinak elbarri zituen.
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 10 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24