bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Acts 8
Acts 8
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 9 →
1
Saulo han zen, eta ontzat ematen zuen Estebanen hilketa. Egun hartan bertan, erasoaldi latza sortu zen Jerusalemgo eliz elkartearen aurka. Apostoluak ez beste guztiak Judean eta Samarian barrena sakabanatu ziren.
2
Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari lur eman zioten eta dolu handia egin zuten harengatik.
3
Saulo triskantza ikaragarria egiten ari zen eliz elkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta kartzelara eramaten zituen.
4
Sakabanatu zirenak herriz herri joan ziren, mezua hots eginez.
5
Hala, Felipe Samaria hirira jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen.
6
Felipek esaten zuena entzun eta egiten zituen mirariak ikustean, gogo batez lotzen zitzaion jendea haren predikuari;
7
izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren.
8
Poz handia izan zen hiri hartan.
9
Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua.
10
Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana».
11
Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan aspaldidanik.
12
Baina Felipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume.
13
Simonek berak ere sinetsi egin zuen eta bataioa hartu, eta ez zen Feliperen ondotik aldentzen. Gertatzen ziren mirariak eta egintza ahaltsuak ikusirik, erabat txunditurik zegoen.
14
Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara.
15
Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten.
16
Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden.
17
Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.
18
Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien,
19
esanez: —Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.
20
Pedrok erantzun zion: —Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!
21
Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.
22
Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian.
23
Gutiziaz betea ikusten haut eta gaiztakeriari lotua.
24
Simonek erantzun zuen: —Otoitz egiozue Jaunari nire alde, zuek esandakorik gerta ez dakidan.
25
Jaunaren testigantza egin eta haren mezua adierazi ondoren, Pedro eta Joan Jerusalemera itzuli ziren, Samariako auzo askotan berri ona zabalduz.
26
Jaunaren aingeruak esan zion Feliperi: «Ea, abia zaitez hegoalderantz, Jerusalemdik Gazara jaisten den bidetik. Basamortuan zehar doa bidea».
27
Berehala abiatu zen Felipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren bat: Etiopiako Kandaze* edo erreginaren ministroa zen, haren ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorria zen erromes
28
eta berriro etxera zihoan. Bere karrozan eserita, Isaias profetaren liburua irakurtzen ari zen.
29
Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».
30
Felipe lasterka hurbildu zitzaion eta, Isaias profeta irakurtzen entzunik, galdetu zion irenari: —Ulertzen al duzu irakurtzen ari zarena?
31
Hark erantzun: —Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit? Eta igo eta bere ondoan jartzeko eskatu zion Feliperi.
32
Irakurtzen ziharduen pasartea honako hauxe zen: Hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu.
33
Gizon ezereza zelako ez zioten justiziarik egin. Nork aipatuko du haren ondorengotza? Erauzi egin baitzuten haren bizia lurretik.
34
Galdetu zion irenak Feliperi: —Esadazu, mesedez: Nortaz dio hori profetak, bere buruaz ala beste norbaitez?
35
Felipek, orduan, pasarte honetatik abiaturik, Jesusen berri ona adierazi zion.
36
Zihoazela, ura zegoen toki batera iritsi ziren, eta irenak esan zuen: «Horra hor ura! Zer eragozpen da ni bataiatzeko?» (
37
).
38
Karroza gelditzeko agindu zuen; Felipe eta irena, biak uretara jaitsi ziren eta Felipek bataiatu egin zuen.
39
Uretatik atera zirenean, Jaunaren Espirituak hartu eta eraman egin zuen Felipe. Irenak ez zuen gehiago ikusi, eta poz-pozik jarraitu zuen bidean aurrera.
40
Felipe, berriz, Azoton gertatu zen, eta herriz herri berri ona adieraziz joan zen, Zesareara iritsi arte.
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 9 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28