bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ephesians 6
Ephesians 6
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
1
Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.
2
Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:
3
Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean.
4
Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.
5
Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;
6
ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik.
7
Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat.
8
Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.
9
Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten.
10
Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz.
11
Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.
12
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.
13
Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.
14
Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna
15
eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.
16
Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.
17
Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.
18
Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;
19
baita nire alde ere, Jainkoak hitz egokia ahoan jar diezadan, berri onaren misterioa ausardiaz adierazteko.
20
Berri on honen bozeramaile naiz kate artean; Jainkoak ausardia eman diezadala, behar bezala hots egin dezadan.
21
Nire gorabeherak eta zertan ari naizen zuek ere jakin dezazuen, Tikiko anaia maite eta Jaunaren zerbitzari leialak emanen dizue guztiaren berri.
22
Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten.
23
Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkietela senideei bakea eta maitasuna fedearekin batera.
24
Grazia Jesu Kristo gure Jauna maitasun iraunkorrez maite duten guztiekin.
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
All chapters:
1
2
3
4
5
6