bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Habakkuk 1
Habakkuk 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 2 →
1
Jainkoak Habakuk profetari agertu zion mezua.
2
Noiz arte ari behar dut, Jauna, zuri erreguka, zuk entzun gabe? Noiz arte ari behar dut oihuka gogorkeriaren aurka, zuk lagundu gabe?
3
Zergatik ikusarazten didazu horrenbeste bidegabekeria? Nola egon zintezke zapalketari begira? Hondamen eta gogorkeria ugari aurrean, auziak eta borrokak nonahi.
4
Legeak ez du indarrik, zuzenbidea oinperatua dago. Gaiztoak inguratua dago zintzoa, epai okerrak ematen dira.
5
Honela dio Jaunak: «Begira iezaiezue beste herriei, ikusi; harri zaitezte, harritu! Gertatzeko baitago zerbait: ez zenukete sinetsiko ere kontatuko balizuete.
6
Horra, babiloniarrak jaikiaraziko ditut, herri bihotz-gogor eta ausarta. Bazterrik bazter dabiltza munduan, besteren lurraldeak berentzat hartuz.
7
Herri izugarri eta ikaragarria: berak ezartzen ditu legea eta nagusitza.
8
Haren zaldiak lehoinabarrak baino bizkorrago, gauez ateratzen diren otsoak baino amorratuago. Haren zaldunak lasterka datoz, urrutitik, hegan, arranoa harrapakinaren gainera bezala.
9
Hor datoz denak gogorkeriaz beterik, aurpegia beti aurrera; itsas hondarra bezainbat preso egiten dute.
10
Erregeak isekaz darabiltzate, handikiei irri egiten. Gotorlekuek barregura ematen diete, ondoan lur-pilak eginez hartzen baitituzte.
11
Haizea bezala, batera nahiz bestera, aurrera doaz. Indarra dute beren jainko ».
12
Ez ote zara zu, Jauna, betidanik nire Jainko santu, heriotzaren garaile? Jauna, nire harkaitza, zeuk hartu dituzu babiloniarrok zeure epaia betetzeko, zeuk eman diezu indarra gu zigortzeko.
13
Garbiegi dituzu begiak gaiztakeria aurrean edukitzeko, jasanezineko duzu zapalketa. Nolatan zaude, bada, maltzur horiei begira? Nolatan isilik, gaiztoak zintzoa irensten duen bitartean?
14
Itsasoko arrain edo nagusi gabeko narrasti bailiran darabiltzazu gizakumeak.
15
Nola amuak arraina, hala dute babiloniarrek jendea harrapatzen: sareetara erakarri eta biltzen dituzte. Orduan jai egiten dute pozez jauzika.
16
Sakrifizioak eskaintzen dizkiete sareei, intsentsua erretzen, janari gozo eta oparoa eman dietela eta.
17
Behin eta berriz sareak hustuz, herriak gupidagabe hiltzen jarraituko ote dute?
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3