bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hebrews 1
Hebrews 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 2 →
1
Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez;
2
azken egun hauetan, berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua.
3
Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan.
4
Eta aingeruak baino gehiago izatera iritsi da, ondaretzat jaso duen izena ere haiena baino askoz goragokoa denez gero.
5
Izan ere, Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan: Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu; eta beste hau ere ez: Aita izango nau hark ni, eta seme izango dut nik hura.
6
Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean, berriz, honela esaten du: Adora dezatela bera Jainkoaren aingeru guztiek.
7
Aingeruei buruz hau dio Jainkoak: Haizearen antzeko egiten ditu bere aingeruak, sugarraren antzeko bere zerbitzariak.
8
Baina bere Semeaz hau esaten du: Zure tronua, oi Jainko, betikoa da, zure erregetza zuzentasun-erregetza.
9
Zuzen dena izan duzu maite eta oker dena gorroto; horregatik, Jainkoak, zeure Jainkoak, gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.
10
Eta beste hau ere badio: Jauna, hasieratik sendo ezarri zenuen lurra, zure eskuek egina da zerua;
11
haiek galduko dira, baina zuk iraungo; jantzia bezala gastatuko dira,
12
soinekoa bezala tolestuko dituzu, jantzia bezala aldatuko. Zu, ordea, beti bera, zure urteak amaigabeak.
13
Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan: Eseri tronuan nire eskuinean: etsaiak oin-aulkitzat jarriko dizkizut.
14
Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13