Isaiah 38

Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))

← Chapter 37 Chapter 39 →
22Ezekiasek galdetu zion Isaiasi: —Zer izango dut berriz ere Jaunaren tenplura joango naizenaren ezaugarri? [7] Isaiasek erantzun: —Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko: [8] Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari. Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen. Ezekiasen gorespen-kanta [9] Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau egin zuen: [10] «Hau pentsatu nuen: Bizitzako sasoirik onenean joan behar; Hildakoen Egoitzara naramate, gainerako bizi-urteak kentzen dizkidate. [11] Hau pentsatu nuen: Ez dut gehiago Jauna ikusiko bizidunen lurrean, ez eta gizakirik mundu honetako bizilagunen artean. [12] Bizia kentzen didate eta urruti eramaten, artzainaren oihal-etxola bezala. Ehotzen amaitu ondoren, ehuleak mozten duen ehunaren antzeko da nire bizia. Gau eta egun hilzorian naukazu. [13] Goiza arte negar-zotinka ari naiz, lehoiak bezala hausten baitizkidazu hezurrak. Gau eta egun hilzorian naukazu. [14] Enara txioka bezala ari naiz intzirika, usoa urrumaka bezala. Ahulduak ditut begiak zerura begira. Estu naiz, Jauna! Egizu zerbait nire alde! [15] Baina zer esango diot, zer, berak egin baitu hau guztia? Ezinez ibili behar bizialdi osoan, barruko saminaren saminez. [16] Jaunak gordetzen dituenak biziko dira, eta ni ere haiekin biziko naiz. «Sendatu egin nauzu, bizia berritu didazu! [17] Hara, samina bake bihurtu zait. Nire bizia hondamen-leizean erortzetik gorde duzu, bizkarra eman baitiezu nire bekatu guztiei. [18] Hildakoen Egoitzan ez dago zu goresterik, hildakoek ezin zaituzte zu laudatu, hilobiratuek ezin zure leialtasunean itxaron. [19] Biziek, biziek bakarrik, zaituzte goresten, orain nik goresten zaitudan bezala. Gurasoek haurrei ematen diete zure leialtasunaren berri. [20] Salbatu egin nauzu, Jauna! Soinua joko dugu eta kantu egin Jaunaren etxean, bizi garen artean».
← Chapter 37 Chapter 39 →