bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jonah 2
Jonah 2
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 3 →
1
Jaunak arrain handi bat bidali zuen Jonas irensteko. Eta hiru egun eta hiru gau igaro zituen Jonasek arrainaren sabelean.
2
Arrainaren sabeletik otoitz egin zion Jaunari, bere Jainkoari:
3
«Larri nengoela, Jaunari oihu egin nion, eta erantzun zidan; Hildakoen Egoitzatik laguntza eskatu, eta entzun zidan.
4
Itsas sakonera bota ninduzun, hondo-hondoraino: zurrunbiloak inguratu ninduen, zure uholde eta uhinek azpian hartu.
5
Hau nioen: Begien aurretik urrun bota nauzu. Ai zure tenplu santua berriz ikusterik banu!
6
Ura leporaino heldu zitzaidan, itsas leizeak inguratu ninduen, itsas belarrak buruan bildu zitzaizkidan.
7
Mendi-erroetaraino jaitsi nintzen, lur azpiraino. Itxiak nituen bertako ateak gainean betiko. Baina zuk, Jauna, ene Jainkoa, bizirik atera ninduzun leizetik.
8
Hilzorian nengoela, zu ekarri zintudan, Jauna, gogora, eta nire otoitza zureganaino iritsi zen, zure tenplu santuraino.
9
Sasijainkoen gurtzaileek jainkozaletasuna. bertan behera uzten dute.
10
Baina nik, esker ona kantatuz, sakrifizioa eskainiko dizut, promesak beteko. Jauna da salbatzailea!»
11
Orduan, Jonas lehorrera botatzeko agindu zion Jaunak arrainari.
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 3 →
All chapters:
1
2
3
4