bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Judges 10
Judges 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 11 →
1
Abimeleken ondoren, Puaren seme eta Dodoren biloba Tola, Isakarren leinukoa, agertu zen Israel salbatzeko. Xamirren bizi zen, Efraimgo mendialdean.
2
Hogeita hiru urtez gobernatu zuen Israel. Hil zenean, Xamirren ehortzi zuten.
3
Ondoren, Jair agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.
4
Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.
5
Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.
6
Jaunari atsegin ez zaiona egiten hasi ziren berriro israeldarrak. Jauna baztertu eta, bera gurtu ordez, Baalen eta Astarteren idoloak eta Aramgo, Sidongo eta Moabeko sasijainkoak gurtu zituzten, baita amondarrenak eta filistearrenak ere.
7
Horregatik, israeldarren kontra haserre sutan jarri eta filistearren eta amondarren esku utzi zituen Jaunak.
8
Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak.
9
Amondarrek Jordan ibaia igaro zuten, Juda, Benjamin eta Efraimen leinuetakoen kontra ere gudukatzeko. Israel egoera oso larrian gertatu zen.
10
Orduan, israeldarrek dei egin zioten Jaunari, esanez: «Bekatu egin dugu zure aurka, gure Jainko horren aurka, zu baztertu eta Baalen idoloak adoratuz».
11
Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek,
12
sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?
13
Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko.
14
Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»
15
Israeldarrek, berriz, esan zioten Jaunari: «Bekatu egin dugu, bai. Egizu gurekin egokien iruditzen zaizuna. Baina gaur bederen salba gaitzazu!»
16
Orduan, israeldarrek jainko arrotzen irudiak bota eta Jauna gurtu zuten. Eta Jaunak ezin izan zuen gehiago jasan israeldarren sufrimendua.
17
Amondarrek bildu eta Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua. Israeldarrek ere bildu eta Mitzpan ezarri zuten berena.
18
Galaadeko buruzagiek eta jendeak esan zioten elkarri: «Amondarrei eraso diezaien lehenengo gizona izanen da Galaadeko bizilagun guztion buruzagi».
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21