bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Malachi 4
Malachi 4
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
1
Orduan ikusiko duzue berriro zintzoaren eta gaiztoaren arteko aldea, Jauna zerbitzatzen duenaren eta zerbitzatzen ez duenaren arteko aldea.
2
Honela diot nik, Jaun ahalguztidun honek: Badator eguna, labea bezain kiskalgarria. Harro eta gaizkile guztiak lasto izango dira, eta etortzekoa den egun horretan erre egingo; ez die utziko ez sustrairik, ez abarrik.
3
Baina zuentzat, begirune izan didazuenontzat, eguzkia bezala agertuko da nire justizia, errainuetan osasuna dakarrela. Eta poz-jauzika aterako zarete, ukuilutik askaturiko zekorra bezala.
4
Nik ekingo diodan egun horretan, gaizkileak zapaldu egingo dituzue: hautsaren pareko izango dira zuen hankapean. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
5
«Gogora nire zerbitzari Moisesen legea, gogora Horeb mendian Israel osoarentzat eman nizkion agindu eta arauak.
6
Baina begira, Jaunaren eguna, egun handi eta ikaragarria, iritsi baino lehen, Elias profeta bidaliko dizuet.
7
Gurasoak seme-alabekin eta seme-alabak gurasoekin bakearaziko ditu. Horrela, zuen lurraldea suntsitzera etorri beharrik ez dut izango».
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
All chapters:
1
2
3
4