bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Nahum 1
Nahum 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 2 →
1
Hona hemen Niniveri buruzko mezua, Jaunak Nahum elkoxtarrari agertu ziona.
2
Jauna, Jainko espatsu eta mendekatzailea da. Bai, mendekatzailea da Jauna, zorrotza haren haserrea. Jauna mendekatu egiten da bere etsaien kontra, eutsi egiten dio arerioenganako haserreari.
3
Haserregaitza da Jauna, baina ahalmen handikoa, eta ez du erruduna zigorrik gabe uzten. Ekaitza eta haize-erauntsia sortzen ditu ibiltzean; bere oinez harrotzen duen hauts dira lainoak.
4
Jaunak itsasoari mehatxu egin eta itsasoa lehortu, ibai guztiak agortu. Gorri geratzen dira Baxango larreak eta Karmel gaina, Libano loratua zimel.
5
Hura agertzean, dardaraz jartzen dira mendiak, koloka muinoak; haren aurrean ikaratu egiten da lurra, baita mundua eta bertan bizi direnak ere.
6
Nork iraun zutik haren suminaren aurrean? Nork egin aurre haren haserre biziari? Sua bezala isurtzen da haren sumina, eta harkaitzak zartatu egiten haren aurrean.
7
Ona da Jauna, gordeleku larrialdi-egunean. Arretaz hartzen ditu babes eske doazkionak,
8
urek gainezka egiten dutenean. Baina suntsitu egiten ditu aurka dabilzkionak, ilunpetara botatzen etsaiak.
9
Zer asmo darabilzue Jaunaren aurka? Etsaiak erabat ezerezten ditu hark: ez dira bi aldiz altxatuko.
10
Nahaspilaturik dauden laharren antzeko dira, mozkortzeraino edanak daude; belar iharra bezala erabat erreko dituzte.
11
Ninive, zuregandik atera da Jaunaren aurka asmo txarrak darabiltzana, burutazio gaiztoak dituen gizona.
12
Honela diotsa Jaunak Judari: «Zure etsaiak, indartsu eta ugari badira ere, garbitu egingo dituzte, galdu egingo. Makurrarazi zaitut, bai, baina ez zaitut gehiago nahigabetuko;
13
orain hautsiko dut zapaltzen zaituen uztarria, orain apurtuko zure kateak».
14
Zure aurka, ordea, Niniveko errege, hauxe erabaki du Jaunak: «Ez duzu izango zeure izeneko ondorengorik. Birrindu egingo ditut zure jainkoen etxeetan zurezko eta metalezko idoloak. Zure hilobia prestatzen ari naiz, deus ere ez zara-eta nire aurrean».
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3