bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Romans 10
Romans 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 11 →
1
Senideok, hauxe da nire bihotzeko irrikarik handiena eta israeldarren alde Jainkoari eskatzen diodana: salbamenera hel daitezela.
2
Aitortzen dut beraien artean jainkozale sutsuak badirela, baina ez dute zuzen ulertzen.
3
Ez dute ulertu Jainkoak ematen duela salbamena, eta beren kabuz lortu nahi izan dute, Jainkoarengandik datorrena onartu gabe.
4
Legearen helburua, izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena.
5
Legearen bidez lortzen den salbamenaz, hau dio Moisesek: Legea betetzen duena beraren bidez biziko da.
6
Fedearen bidez lortzen denaz, berriz, beste hau: Ez esan zeure baitan: Nor igoko da zerura? —Kristo handik jaitsarazteko, alegia—;
7
edo: Nor jaitsiko da leizera? —Kristo hildakoen artetik igoarazteko, alegia—.
8
Zer dio, orduan, Liburu Santuak? Esku-eskura duzu hitza, zeure ahoan eta zeure bihotzean. Hitz hori, hain zuzen, guk hots egiten dugun fedearen mezua da.
9
Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.
10
Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.
11
Hau dio Liburu Santuak: Harengan sinesten duenak ez du huts egingo.
12
Judua izan ala ez, ez dago bereizketarik, bat bera baita guztien Jauna, dei egiten dioten guztientzat eskuzabala.
13
Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.
14
Nola, ordea, dei egin, harengan sinesten ez badute? Nola sinetsi, haren entzuterik ez badute? Nola entzun, nork hots eginik ez bada?
15
Nola hots egin, hartarako bidalirik ez bada? Liburu Santuak dioen bezala: Bai ederrak berri onak ekartzen dituztenen oinak!
16
Ez diote, ordea, denek harrera ona egin berri onari. Isaiasek esaten du: Jauna, nork sinetsi du gure mezua?
17
Beraz, mezutik dator sinestea, eta mezua Kristoren berri ematea da.
18
Eta galdetzen dut: Ez al dute entzun? Bai, noski. Lurbira guztira zabaldu da haien hotsa, munduaren bazterreraino haien mezua.
19
Eta berriro galdetzen dut: Israelek ez ote du, bada, ulertu? Lehenengo, hona Moisesek dioena: Herri ez den batekin minduko zaituztet, nazio ergel baten bidez haserraraziko.
20
Isaias, bere aldetik, hau esatera ausartzen da: Nire bila ez zebiltzanei atera nintzaien bidera; nitaz galdetzen ez zutenei agertu nintzaien.
21
Israeli buruz, berriz, hau dio: Egun osoan luzatuak nituen eskuak, herri sinesgogor eta errebeldeagana.
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16