bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Exodus 26
Exodus 26
Basque
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 27 →
1
Bada, huneletan eguinen duçu tabernaclea: hamar erridau liho hari bihurtuzcoac, moredinez eta purpuraz eta escarlata bi aldiz thindatuz eguinen dituçu, eta lorecatzailearen escuz mudançatuac.
2
Erridau bakotchac içanen ditu hogoi eta çorci beso luce, eta lau çabalean. Oihaleria hori gucia içanen da neurri berecoa.
3
Borz erridau içanen dira elkarri lothuac eta berce borz elkarri iratchiquiren dira molde berean.
4
Eçarrico diozcatzute moredin lokarriac bi sahetsetaric eta bazterretan, elkarri iratchic ahal ditecençat.
5
Erridauac içanen ditu bazter bakotchetic berrogoi eta hamar lokarri, halaco moldez sarthuac, non lokarria lokarriaren parrean ethorrico baita, bata berceari iratchiquico ahal den beçala.
6
Eguinen ere dituçu berrogoi eta hamar urhe-erreztun, ceinetaz erridauen oihalac elkarri lothuco baitira, tabernacle bakar bat eguin dadiençat.
7
Eguinen dituçu berçalde hameca saihal ahunz-ilez, tabernacle gainaren estalceco.
8
Bakarrac içanen ditu hogoi eta hamar beso lucera, eta lau çabalera; eta neurri bera içanen dute guciec.
9
Hequietaric borz elkarri batuco dituçu andana batean, eta sei elkarri iratchiquiren dituçu, seigarrena gainetic aitzin-aldera jautsaracico duçun beçala.
10
Eguinen dituçu berrogoi eta hamar lokarri saihal bakarraren bazterretan, berceari loth ahal dadiençat: eta berrogoi eta hamar lokarri berce saihalaren bazterretan lehembicicoari iratchic ahal dadiençat.
11
Eta eguinen dituçu berrogoi eta hamar hersgailu cobrezcoaz, ceinetaz iratchiquiac içanen baitira lokarriac, estalgui gucietaric bat bakarra eguinen den beçala.
12
Eta tabernaclearen gaina estalico duten saihal hequietaric guelditzen dena, hura baita saihal bat gaineraco, haren erdiaz estalico duçu tabernaclearen guibela.
13
Eta saihalen lucetasunaren soberaquinetic beso bat dilindan içanen da alde batetic eta berce haimberce berce aldetic, tabernaclearen bi sahetsac beguiratzen dituztela.
14
Eta gainari eguinen dioçu berce estalgui bat ahari-larru gorrituz; eta haren gaineco berriz berce estalgui bat larru moregorriz.
15
Eta eguinen dituçu oholac setim çurez tabernacleari xutic eçarceco,
16
Hequietaric bakotchac içanen dituen beçala hamar beso lucera eta beso bat eta erdi çabalera.
17
Oholec sahetsetan içan betzate bi mihi, ceinen bidez ohol bat iratchiquico baita berceari.
18
Hequietaric hogoi içanen dira egüerdi-aldetic ceina itzulia baita hegoara.
19
Urthuco dituçu berrogoi çango cilharrezco, bi çango eçarriac içan ditecençat ohol bakotcharen azpian bi izquinetan.
20
Tabernaclearen bigarren sahetsetic ere ceina ipharrari baitago, içanen dira hogoi ohol,
21
Hogoi çango içanen dituztenac, bi çango ohol bakotcharen azpian.
22
Bainan tabernaclearen mendebalaldetic eguinen dituçu sei ohol,
23
Eta berriz berce bia izquinetan xutic eçarriac içanen direnac tabernaclearen guibelean.
24
Eta elkarri josiac içanen dira azpitic gaineraino, eta uztardura batec iduquico ditu guciac. Izquinetan eçarri behar diren oholei ere baliatuco çaiote molde bereco iratchiquidura bat.
25
Eta orotara içanen dira çorci ohol eta hamasei çango, bi çango ohol bakotcharen azpian.
26
Eta eguinen dituçu setim çurez borz haga, tabernaclearen sahets bateco oholen iduquitzeco,
27
Eta berce borz berce sahetseco, eta berce haimberce mendebal-aldeco;
28
Eta eçarriac içanen dira oholen trebesean buru batetic berce bururaino.
29
Halaber urheztatuco dituçu ohol hequiec, eta urthuco dituçu hequietan urhe-erreztunac, ceinen bidez haguec atchiquico baitituzte oholac; hagac estalico dituçu urhe-xaflaz.
30
Eta xutic eçarrico duçu tabernaclea, mendi gainean erakutsia içan çaitzun moldea beçala.
31
Eta eguinen duçu bela bat moredin, eta purpura eta escarlata, bietan thindatuz, eta liho hari bihurtuz, lorecatzailearen escuz eta mudança ederrequin ehoa.
32
Hura dilindan eçarrico duçu setim çurezco lau habeen aitzinean; habeac berac urheztatuac içanen dira; buruac içanen dituzte urhez, bainan oinac cilharrez.
33
Eta bela içanen da erreztunez lothua, haren erdian eçarrico duçu lekucotasuneco arka, eta harec berecico du sainduteguia, saindu-sainduteguitic.
34
Eta propiciatorioa eçarrico duçu lekucotasuneco arkaren gainean sainduren sainduan;
35
Eta mahaina belatic campo; eta mahainaren parrean ganderailua, tabernaclearen egüerdi-aldetic; mahaina ecen ipharretic içanen da.
36
Berce bela bat eguinen duçu tabernaclearen sarcean, moredin, purpura, escarlata bietan thindatu eta liho hari bihurtuz, lorecatzailearen escuz,
37
Eta urheztatuco dituçu setim çurezco borz habe, ceinen aitzinean eçarrico baita bela; eta habeen buruac içanen dira urhez, eta oinac cobrez.
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 27 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40