bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Micah 1
Micah 1
Basque
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 2 →
1
Miqueas Morasthiarrari Jaunac eguin solasa, Judaco erregue Joathamen eta Acacen eta Ecequiasen egunetan; Miqueasec içatu ikuspena Samariaren eta Jerusalemeren gainean.
2
Adi çaçue populu guciec, eta atzarriac egon beitez lurra eta hartan direnac oro; eta Jainco Jauna çuen contra lekuco içan bedi, Jauna bere templo saindutic.
3
Ecen huna bere lekutic ilkitzera dihoala Jauna; eta jautsiren da, eta oina eçarriren du lurreco bizcar gucien gainean.
4
Eta haren azpian eceztaturen dire mendiac, eta haranac urthuren ezcoa suaren aitzinean beçala, eta çurrumbilora jausten diren urac beçala.
5
Jacoben gaixtaqueriaren eta Israelen bekatuen gatic guerthatuco da hori gucia. Cer da Jacoben tzarqueria? ez othe da Samaria? eta nondic dathorci Judaco leku gorac? ez othe Jerusalemdic?,
6
Eta eçarriren dut Samaria hala-nola landan harri murru bat mahastia landatzean; eta haranera ambilduren ditut hartaco harriac, eta aguerturen ditut haren asentuac.
7
Çathicatuac içanen dire haren jaincomoldeac, eta haren irabaciac oro suz erreac içanen dire, eta herrausturen ditut haren idola guciac; ceren lilitcho-sarietaric bilduac baitire, eta lilitcho-saritara baitire bihurturen.
8
Horren gainean naiz deithoraturen eta orrobiaz egonen; goanen naiz biluz eta has; uhuria eguinen dut erainsugueac beçala, eta carranca ostrucac beçala;
9
Ceren etsitua baita haren çauria, ceren ethorri baita Judaraino, jo baitu ene populuaren athea Jerusalemeraino.
10
Jetherat ez hel berria; ez eguin marrascaca nigarric. Herrautsaren etchean herrautsez estal çaitezte.
11
Leku ederreco egoiliarrac, çoazte laidoz estaliac; ez da atheratu ilkibidean dagoena; hauçoco etcheac, bere hazcartasunac xutic daducanac, çuetaric harturen ditu deithore-ariac;
12
Ceren oneraco ecindua baita uherduretan bici dena, Jauna ganic Jerusalemgo atheetara jautsi delacoz gaitza.
13
Orga-lasterren harramançac laztu du Laquiseco egoiliarra: hi haiz Siongo alabaren bekatuaren ithurburua, ecen hire baithan aurkitu dire Israelen tzarqueriac.
14
Hargatic Jethen primançara igorriren ditu bidalquinac; gueçurrezco etchea içanen da Israelgo erregueen enganagarri.
15
Maresan hagoena, ondore bat igorriren derainat oraino; Odolamera helduren da Israelgo ospea.
16
karçoil eta murritz hadi hire bihotzeco haur maiteen ariaz; biphil hadi arranoa beçala, gathibu eramanac direlacoz hire ganic.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7