bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Corinthians 13
1 Corinthians 13
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 14 →
1
Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.
2
Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.
3
Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.
4
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.
5
Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen.
6
Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.
7
Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.
8
Maitasuna ez da behin ere itzaltzen. Profezi dohaina desagertu egingo da, hizketa arrotzez mintzatzea amaituko, ezaguera ere amaituko.
9
Erdizkakoa baita orain gure ezaguera, erdizkakoa gure profezia;
10
eta, bete-betekoa iristean, desagertu egingo da erdizkakoa.
11
Haur nintzenean, haur bezala mintzo nintzen, haur bezala sentitzen nuen, haur bezala juzgatzen. Gizon egin naizenean, utzi egin ditut haur-gauzak.
12
Orain dena ilun ikusten dugu, ispiluan bezala; gero aurrez aurre ikusiko dugu; orain erdizka ezagutzen dut; gero oso-osoan ezagutuko dut dena, Jainkoak neu ezagutzen nauen bezala.
13
Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna; baina hiruretan handiena maitasuna da.
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16