bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Corinthians 5
1 Corinthians 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 6 →
1
Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte.
2
Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena.
3
Bada, nik, gorputzez urruti baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe:
4
Jesus gure Jaunaren izenean bilduko zarete —eta han izango naiz ni ere espirituz— eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez,
5
Satanasen esku utziko duzue hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den.
6
Ez duzue batere arrazoirik harrotzeko. Ez al dakizue legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela?
7
Bazter ezazue legamia zaharra eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero.
8
Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz.
9
Beste gutunean jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen.
10
Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete.
11
Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere!
12
[12-13] Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16