bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Kings 2
2 Kings 2
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 3 →
1
Jaunak haize-zurrunbiloan eraman zuen Elias zerura. Hona nola gertatu zen: Elias eta Eliseo Gilgaldik abiatuak zirelarik,
2
Eliasek esan zion Eliseori: —Gelditu hemen, Jaunak ni Betelera bidaltzen bainau. Eliseok erantzun: —Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko! Eta biak jaitsi ziren Betelera.
3
Betelen zegoen profeta-taldea bidera atera eta honela mintzatu zitzaion Eliseori: —Ba al dakizu maisua gaur airean eramango dizula Jaunak? Eliseok erantzun: —Bai, badakit, baina egon isilik!
4
Eliasek, orduan, Eliseori: —Gelditu hemen, Jaunak ni Jerikora bidaltzen bainau. Eliseok erantzun: —Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko! Eta Jerikora joan ziren.
5
Jerikon zegoen profeta-taldea Eliseorengana hurbildu eta honela mintzatu zitzaion: —Ba al dakizu gaur maisua airean eramango dizula Jaunak? Eliseok erantzun: —Bai, badakit, baina egon isilik!
6
Eliasek, berriro, Eliseori: —Gelditu hemen; Jaunak ni Jordanera bidaltzen nau. Eliseok erantzun: —Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko. Eta biak joan ziren.
7
Profeta-taldeko berrogeita hamar lagun ere joan eta urrutian gelditu ziren begira; Elias eta Eliseo, berriz, Jordan ibai ondoan gelditu ziren.
8
Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.
9
Igaro zirenean, esan zion Eliasek Eliseori: —Esadazu zer nahi duzun nik zure alde egitea, Jaunak zure ondotik eraman nazan baino lehen. Eliseok erantzun: —Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko.
10
Eliasek ihardetsi zion: —Gauza zaila eskatzen duzu. Jaunak zure ondotik eramango nauenean ikusten banauzu, hala izango zara; bestela, ez.
11
Biak bidean aurrera hizketan zihoazelarik, suzko zaldiek zeramaten suzko guda-gurdi batek bereizi egin zituen bat-batean bata bestearengandik. Elias zerurantz igo zen haize-zurrunbiloan.
12
Eliseo begira zegoen, eta oihuka zioen: —Ene aita! Ene aita! Israelen zaintzaile indartsua! Ez zuen gehiago ikusi. Orduan, bere jantziak hartu eta erdibi egin zituen.
13
Gero, Eliasi soinetik jausi zitzaion soingainekoa jaso, Jordanera itzuli eta ibai ondoan gelditu zen.
14
Ondoren, Eliasi soinetik jausia zitzaion soingainekoa hartu eta urak jo zituen, esanez: —Jauna, Eliasen Jainkoa, non zara? Eliseok urak jo orduko, erdiz erdi banandu ziren eta Eliseo beste aldera igaro zen.
15
Jerikoko profeta-taldea aurrez aurre zegoen eta, hori ikusirik, esan zuten: «Eliasen espiritua Eliseorengan kokatu da!» Bila joan, aurrean ahuspeztu eta
16
esan zioten: —Badira zure zerbitzarion artean berrogeita hamar gizon kementsu. Utziezu zure nagusiaren bila joaten. Baliteke Jaunaren espirituak eraman eta mendi nahiz haranen batean hura bota izatea. Eliseok erantzun zien: —Ez bidali inor ere!
17
Haiek, ordea, baietz eta baietz ari zitzaizkionez, azkenean esan zien: —Bidal itzazue, bada. Bidali zituzten, beraz, berrogeita hamar gizonak; baina, hiru egunez Eliasen bila ibili arren, ez zuten aurkitu.
18
Orduan, Jerikora Eliseorengana itzuli ziren. Honek esan zien: —Ez al nizuen esan ez joateko?
19
Jerikoko bizilagunak honela mintzatu zitzaizkion Eliseori: —Zeuk, gure jaun horrek, ikus dezakezunez, gure hiri hau toki ederrean egina dago; baina ura txarra dugu eta lurraldea agorra.
20
Eliseok erantzun zien: —Ekardazue katilu berri bat eta ipini gatza bertan. Eta ekarri zioten.
21
Joan zen Eliseo ur-xirripa ateratzen zen tokira eta gatza bota zuen, esanez: «Hau dio Jaunak: “Nik ontzen dut ur hau; aurrerantzean ez du ekarriko heriotzarik, ez agortasunik ” ».
22
Hala, ura ondu egin zen gaurdaino, Eliseok esan bezala.
23
Handik Betelera igo zen. Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil!»
24
Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.
25
Handik Karmel mendira joan zen eta, gero, Samariara itzuli.
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 3 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25