bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Kings 20
2 Kings 20
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 19
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 21 →
1
Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion: —Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko».
2
Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari:
3
«Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.
4
Orduan, esan zion Jaunak Isaiasi, hau jauregitik tenplua bitartean zelarik:
5
«Itzul zaitez eta esan ene herriaren buruzagi den Ezekiasi: “Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak. Sendatu egingo zaitut. Hiru egun barru igo ahal izango zara Jaunaren etxera.
6
Beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia. Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau, naizena naizenagatik eta neure zerbitzari Davidengatik”».
7
Orduan, Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta, zauriaren gainean ezarri ziotelarik, sendatu egin zen.
8
Ezekiasek galdetu zion Isaiasi: —Zein izango dut ezaugarria, Jaunak sendatuko nauela eta hiru egunen buruan Jaunaren etxera igo ahal izango naizela jakiteko?
9
Isaiasek erantzun: —Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko: zer duzu nahiago, itzalak hamar maila gora ala behera egitea?
10
Ezekiasek esan zuen: —Erraza da itzalak hamar maila behera egitea; ez, ordea, gora egitea.
11
Orduan, Isaias profetak otoitz egin zion Jaunari eta ordurako jaitsiak zituen hamar mailak berriro igoarazi zizkion Jaunak itzalari Akazen mailadian.
12
Aldi hartan, Baladanen seme Merodak-Baladan Babiloniako erregeak, Ezekias gaixorik egona zela jakin zuelarik, gutuna eta erregaluak bidali zizkion.
13
Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain gozoko olioak, erakutsi zizkien, baita bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. Ez zien deus ere erakutsi gabe utzi, ez bere jauregian, ez erresuma osoan.
14
Orduan, Isaias profetak, Ezekiasengana joan eta galdetu zion: —Zer esan dizute gizon horiek? Nondik etorri zaizkizu? Ezekiasek erantzun: —Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.
15
Isaiasek, berriro: —Zer ikusi dute zure jauregian? Eta Ezekiasek erantzun: —Etxean daukadan guztia ikusi dute. Ez diet neure altxortegiko deus ere erakutsi gabe utzi.
16
Isaiasek, orduan, Ezekiasi: —Entzun Jaunak dioena:
17
«Egunen batean —eta badator egun hori—, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko —dio Jaunak—.
18
Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko».
19
Ezekiasek, orduan, Isaiasi: —Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik. Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.
20
Ezekiasen gainerako jarduerak, egintza bizkorrak eta Jerusalemera urak ekartzeko urtegi eta ubideak egin zituela «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
21
Ezekias hil zenean, haren seme Manases izan zen ondorengo erregea.
← Chapter 19
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 21 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25