bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Amos 1
Amos 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 2 →
1
Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam.
2
Hau zioen Amosek: Orro dagi Jaunak Siondik, deiadar Jerusalemdik; larreak galduak dira, Karmel gaina lehortua.
3
Honela dio Jaunak: «Damasko herriak gaiztakeriarik asko egin du, zein baino zein handiago. Eta beraz, zigortu egingo dut! Galaad erabat txikitu baitute, burdin arez bezala;
4
horregatik, su emango diot Hazael errege-etxeari, eta suak irentsiko ditu Ben-Hadaden jauregiak.
5
Zatitu egingo ditut Damaskoko hiri-morroiloak, kendu Bikeat-Abendik buruzagia, kendu Bet-Edendik aginte-makila duena, eta Siriako herria Kir-era erbesteratua izango da». Jaunak esan du.
6
Honela dio Jaunak: «Gaza herriak gaiztakeriarik asko egin du, zein baino zein handiago. Eta beraz, zigortu egingo dut! Herri osoak erbesteratu baititu, edomdarren esku uzteko;
7
horregatik, su emango diet Gazako harresiei, eta bertako jauregiak irentsi egingo ditu.
8
Axdod hiritik kendu egingo dut buruzagia, Axkelondik aginte-makila duena; Ekron hiriaren aurka jasoko dut eskua, eta gainerako filistear apurrak galdu egingo dira». Jainko Jaunak esan du.
9
Honela dio Jaunak: «Tiro herriak gaiztakeriarik asko egin du, zein baino zein handiago. Eta beraz, zigortu egingo dut! Jendetzak eman baitizkie gatibu edomdarrei, anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;
10
horregatik, su emango diet Tiroko harresiei, eta bertako jauregiak irentsi egingo ditu».
11
Honela dio Jaunak: «Edom herriak gaiztakeriarik asko egin du, zein baino zein handiago. Eta beraz, zigortu egingo dut! Ezpataz aurrean erabili baititu bere anaia israeldarrak, errukia itoz; gogor eutsi dio suminari, eten gabe gorrotoari;
12
horregatik, su emango diot Teman hiriari, eta Botzra hiriko jauregiak irentsi egingo ditu».
13
Honela dio Jaunak: «Amondarrek gaiztakeriarik asko egin dute, zein baino zein handiago. Eta beraz, zigortu egingo ditut! Galaadeko emakume haurdunei sabela urratu baitzieten, beren lurraldea zabaldu ahal izateko;
14
horregatik, su emango diet Raba hiriko harresiei, eta bertako jauregiak irentsi egingo ditu; borrokaldikoan, guda-garrasiak izango dira eta ekaitz-egunean bezalako zalaparta.
15
Haien erregeak erbestera joan beharko du bere buruzagi eta guzti». Jaunak esan du.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9