bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Amos 3
Amos 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 4 →
1
Entzun, Israelgo seme-alabok. Hona Jaunak zuen aurka, Egiptotik igoarazi zuen familia horren guztiaren aurka, adierazten duen mezua:
2
«Zuek bakarrik hautatu zaituztet lurreko familia guztien artetik; horregatik, bada, zuen bekatu guztien kontua eskatuko dizuet».
3
Bi gizon elkarrekin joango ote dira, lehenik ados jarri ez badira?
4
Lehoiak oihanean orrorik egiten ote du, harrapakinik ez badu? Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu?
5
Txoririk erortzen ote da lurrean jarritako sarean, zer janik ez badu? Sarea lurretik gora tenkatzen ote da, ezer harrapatu ez badu?
6
Jo al daiteke hirian adarra, jendea asaldatu gabe? Gerta al daiteke hirian zorigaitza, Jaunak eragin gabe?
7
Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten, bere zerbitzari profetei bere asmoa azaldu gabe.
8
Lehoiak orro dagi, nor ez beldurtu? Jaunak hitz dagi, nork ez haren mezua zabaldu?
9
Aldarrikatu Axdodeko jauregietan bizi direnei, Egiptoko jauregietakoei: «Bil zaitezte Samaria inguruko mendietan, eta ikusi hango nahaskeria ugariak, zapalkuntza handiak».
10
Honela dio Jainko Jaunak: «Ez dute zuzentasunaren senik. Beren jauregiak indarkeriaz lapurtutako ondasunez betetzen dituzte.
11
Horregatik, bada, etsaiak inguratuko du lurraldea, zure babeslekuak lurreratuko ditu, eta zure jauregiak hustuko».
12
Honela dio Jaunak: «Artzainak lehoiaren ahotik bi hanka edo belarri-zati bat besterik askatzen ez duen bezala, Israelgo seme-alaben artetik ere, Samarian ohe dotoreetan etzanik lasai bizi direnen artetik, banaka batzuk besterik ez dira salbatuko».
13
Honela dio Jainko Jaun ahalguztidunak: «Entzun eta izan lekuko Jakoben ondorengoen aurka.
14
Israeli bere gaiztakerien kontua eska diezaiodan egunean, Betelgo aldarearen kontra ekingo diot: ertzak apurtuko dizkiot eta lurrera botako.
15
Desegingo ditut udako etxea eta negukoa. Marfilez jantzitako etxeak desagertuko dira, eta jauregi bikainak ezereztuko». Jaunak esan du.
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9