bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Exodus 27
Exodus 27
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 26
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 28 →
1
«Egin akazia-zurezko aldarea, karratua: bi metro eta erdi luze-zabal eta metro eta erdi gora.
2
Egin lau adar lau ertzetarako, aldarearekin gorputz bat bera eginez; estali brontzez aldarea.
3
Egin txingar-ontzi, pala, isipu-ontzi, sardexka eta errautsontziak; tresna guztiok brontzez eginen dituzu.
4
Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.
5
Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.
6
Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;
7
eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.
8
Oholez egingo duzu aldarea, barrua hutsik; mendian erakutsi zaizuna bezalakoa egingo duzu.
9
«Egin ataria egoitzari. Hegoaldetik, liho-hari bihurrituzko oihalak izango ditu, berrogeita hamar metro luzekoak.
10
Hogei zutabe eta hogei oinak brontzezkoak izango dira; zutabeen kako eta ziriak, berriz, zilarrezkoak.
11
Halaber, iparraldetik, beste berrogeita hamar metroko luzeran, oihalak egingo dituzu, brontzezko hogei zutabe eta hogei oin dituztela; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak izango dira.
12
Mendebaldetik, atariaren zabaleran, hogeita bost metro oihal izango dira, hogei zutabe eta hogei oin dituztela.
13
Ekialdetik, ataria hogeita hamabost metro zabal izango da:
14
sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin,
15
eta beste hegalak, beste zazpi metro eta erdi oihal, hiru zutabe eta hiru oinekin;
16
atariaren sarrerak hamar metro oihal izango ditu, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehunduak, lau zutabe eta lau oinekin.
17
Atari inguruko zutabe guztiek zilarrezko ziri eta kakoak izango dituzte, eta brontzezko oinak.
18
Ataria berrogeita hamar metro luze eta hogeita bost metro zabal izango da alde bakoitzetik, eta bi metro eta erdi gora. Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak.
19
Egoitzaren kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.
20
«Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen
21
elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo. Aaron eta beronen semeak arduratuko dira horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko legea izango da hau israeldarrentzat belaunez belaun.
← Chapter 26
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 28 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40