bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Exodus 30
Exodus 30
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 31 →
1
«Egin akazia-zurezko aldarea intsentsua erretzeko,
2
karratua: metro erdi bat luze-zabal eta metro bat gora. Aldare-ertzeko adarrek gorputz bat bera egingo dute aldarearekin.
3
Estali urre garbiz gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta ezarri inguruan urrezko hegala.
4
Hegalaren azpitik urrezko eraztunak jarriko dizkiozu, bi alde batetik eta bi bestetik, haietatik hagak sartuz, aldarea eraman ahal izateko.
5
Hagak akazia-zurez egingo dituzu eta urrez estaliko.
6
Ezarri gero aldarea itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo, kutxaren gaineko estalki aurrean, hor elkartuko bainaiz zurekin.
7
Goizero, kriseiluak prest jartzean, intsentsu usaintsua erreko du Aaronek aldare honen gainean,
8
eta gauza bera ilunabarrean, kriseiluak piztean; etengabe erreko duzue intsentsua Jaunaren aurrean belaunez belaun.
9
Ez duzu aldare honen gainean horretarako intsentsua baizik eskainiko, ezta erre-oparirik, labore-oparirik nahiz isur-oparirik ere.
10
Urtean behin aldarearen garbikuntza egingo du Aaronek, bekatuen barkamenerako eskainitako sakrifizioaren odolaz aldare-ertzeko adarrak igurtziz. Urtean behin egingo duzue hau belaunez belaun. Horrela, guztiz sakratua izango da aldarea, Jaunari sagaratua».
11
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
12
«Israeldarren errolda egitean, haietariko bakoitzak zerga emango du Jaunarentzat bere biziaren ordain, erroldatzea dela-eta izurri hilgarririk gerta ez dadin.
13
Erroldatua den gizaseme orok bost gramo zilar ordainduko du Jaunarentzat, santutegian erabili ohi den pisu-neurriaren erdia.
14
Erroldatua den hogei urtez gorako gizaseme orok ordainduko du zerga hori Jaunarentzat.
15
Nork bere biziaren ordain Jaunarentzat zerga ematean, ez du aberatsak bost gramo baino gehiago ordainduko, ezta pobreak ere gutxiago.
16
Beraz, jaso ezazu israeldarrek beren biziaren ordain ematen duten zilarra, eta eman elkarketa-etxolako kultu-zerbitzurako. Honela, gogoan izango ditu Jaunak bai israeldarrak, bai berauek beren biziaren ordain emandako eskaintza».
17
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
18
«Egin uraska garbikuntzetarako; uraska eta beronen oina brontzezkoak izango dira. Ipini uraska elkarketa-etxolaren eta aldarearen artean, eta bete urez.
19
Aaronek eta beronen semeek han garbituko dituzte esku-oinak.
20
Elkarketa-etxolan sartzean, esku-oinak garbituko dituzte, hil nahi ez badute; orobat, beren zerbitzua betetzeko, Jaunari opariak erretzeko, aldarera hurbiltzean.
21
Esku-oinak garbituko dituzte, beraz, hil nahi ez badute. Betiko lege izango da hau Aaronentzat eta beronen ondorengoentzat belaunez belaun».
22
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
23
«Hartu usainkirik bikainenak: sei kilo mirra isurkor, hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu,
24
sei kilo kasia santutegiko pisu-neurriaren arabera, eta lau litro oliba-olio.
25
«Horrekin guztiarekin gantzuketa-olioa egingo duzu, lurringileak egiten duen bezala usainkiak nahasiz. Hori izango da sagarapenetarako gantzuketa-olioa.
26
Horrekin sagaratuko dituzu elkarketa-etxola, itun-kutxa,
27
mahaia bere tresnekin, argimutila bere tresnekin, intsentsu-aldarea,
28
erre-oparien aldarea bere tresnekin eta uraska bere oinarekin.
29
Sagaratu egingo dituzu eta guztiz sakratu bihurtuko dira, eta horiek ukitzen dituena ere sakratu gertatuko da.
30
Gantzutu Aaron eta beronen semeak, eta sagaratu nire apaiz-zerbitzurako.
31
«Esaiezu beste hau ere israeldarrei: Hau izango duzue sagarapenetarako gantzuketa-olioa belaunez belaun.
32
Ez isuri edonolako gizaseme arrunten gainera, ezta prestatu ere horren antzeko oliorik; olio sakratua baita eta bere izaera sakratuari dagokionez erabiltzekoa.
33
Horren antzeko oliorik prestatu eta gizaseme arruntaren gainera isurtzen duena, herritik bota egingo dute».
34
Jaunak esan zion Moisesi: «Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarra, galbanoa eta intsentsu garbia;
35
horiek guztiak lurringileak egiten duen bezala nahasiz eta gatza erantsiz, prestatu intsentsu garbi eta sakratua.
36
Egin hartatik puska bat xehe-xehe eta ezarri itun-kutxa aurrean, zurekin elkartuko naizen elkarketa-etxolan. Guztiz sakratua izango da zuentzat.
37
Ez duzue hala eginiko intsentsurik zeuentzat erabiliko. Sakratutzat izango duzue, Jaunarentzat bakarrik erabiltzekoa baita.
38
Usainez gozatzeko antzeko intsentsurik egiten duena, herritik bota egingo dute».
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 31 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40