bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Joel 3
Joel 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
1
«Ondoren, neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen zaharrek ametsak egingo dituzte, zuen gazteek ikuskariak izango.
2
Morroi eta mirabeei ere neure espiritua isuriko diet egun haietan.
3
Gauza harrigarriak egingo ditut zeru-lurretan: odola eta sua eta ke-lainoak.
4
Eguzkia ilunpe bihurtuko da, ilargiak odol-itxura hartuko, Jaunaren eguna, egun handi eta ikaragarria, iritsi baino lehen».
5
Orduan, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da. Jerusalemen, Sion mendian, izango da salbaturik, Jaunak esan bezala. Jaunak deituak geldituko dira bizirik.
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
All chapters:
1
2
3