bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Joshua 16
Joshua 16
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 17 →
1
Joseren ondorengoei egokitutako lurralde-zatia Jordanen hasten zen, Jeriko parean, Jerikoko iturriaren ekialdean, eta handik Betelgo mendira igotzen zen basamortuan zehar.
2
Beteldik Luz hiriraino luzatzen zen, arkitarren mugetatik igaro, Atarot hirian,
3
eta hemendik mendebaldera, jafletiarren mugaz muga, Bet-Horon Azpikoraino eta Gezerreraino jaisten, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.
4
Hori izan zen Joseren seme Manases eta Efraimen leinuek hartu zuten ondarea.
5
Hona hemen, Efraimen leinuko senitarteek harturiko lurraldearen mugak: Ekialdetik, Atrot-Adarretik Bet-Horon Goikoraino zihoan muga,
6
eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen. Iparraldeko muga-ertza Mikmetat zen. Handik ekialdera itzultzen zen, Taanat-Silora, eta, Janoharen ekialdetik igaro ondoren,
7
Atarot eta Naarata hirietaraino jaisten zen eta, Jeriko ukituz, Jordanen bukatzen.
8
Tapuahen hasirik, Kana errekan zehar zihoan mendebalderantz, Mediterraneo itsasoan bukatzeko. Hori izan zen Efraimen leinukoen ondarea, senitarteka banatua.
9
Horrez gainera, Manasesen ondare barruan zenbait hiri eta beraien herrixkak ere izendatu zizkieten efraimdarrei.
10
Efraimdarrek ez zituzten bota Gezerren bizi ziren kanaandarrak. Horregatik, kanaandarrak haien artean bizi dira oraino, baina esklabo-lanetara beharturik.
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 17 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24