bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Joshua 20
Joshua 20
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 19
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 21 →
1
Jauna honela mintzatu zitzaion Josueri:
2
«Esan israeldarrei: Izenda itzazue Moisesen bidez aipatu nizkizuen babes-hiriak.
3
Norbait nahi gabe hiltzen duenak hiri horietan aurkituko du iheslekua. Hiri horiek izango dituzue babesleku, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenarengandik ihes egin ahal izateko.
4
Hiltzaileak hiri horietako batera ihes egingo du eta, sarreran gelditurik, hiriko arduradunei bere arazoa azalduko die. Arduradunek hirian hartuko dute eta txokoren bat emango, beraien artean bizi dadin.
5
Mendeku-eskubidea duena atzetik badatorkio ere, ezin izango dute hiltzailea beraren esku utzi, nahi gabe hil baitu bere lagun hurkoa eta ez lehendik gorroto zuelako.
6
Hiltzailea hirian geldituko da, elkartearen aurrean auzitara agertu arte edota aldi horretan karguan egongo den apaiz nagusia hil arte. Gero, itzul daiteke hiltzailea bere herrira eta etxera, handik egin baitzuen ihes».
7
Hona hemen, babes-hiri izateko hautatu zituztenak: Kedex, Neftaliko mendialdean, Galilean; Sikem, Efraimgo mendialdean, eta Kiriat-Arba —hau da, Hebron—, Judako mendialdean.
8
Jordan ibaiaz beste aldera, Jerikotik ekialdera, Betzer aukeratu zuten, basamortuan, Rubenen leinuaren lautadan; Ramot, Galaaden, Gaden leinuaren lurraldean, eta Golan, Baxanen, Manasesen leinuaren lurraldean.
9
Horra hor, bada, israeldar ororentzat nahiz beraien artean bizi ziren etorkinentzat izendatu zituzten hiriak, norbait nahi gabe hiltzen zuenak haietara ihes egin eta mendeku-eskubidea zuenak hil ez zezan, harik eta elkartearen aurrean auzitara agertu arte.
← Chapter 19
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 21 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24