bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Micah 3
Micah 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 4 →
1
Zuei diotsuet, Jakoben ondorengoen buruzagioi, Israelgo agintarioi: «Ez al dagokizue zuei zuzenbideaz arduratzea?
2
Baina ez: ongia gorroto eta gaizkia maite duzue. Larrua kentzen diozue jendeari, eta hezur hutsetan uzten».
3
Nire herriaren haragia jaten dute, larrua kentzen diote, eta hezurrak apurtzen; eltzerako haragia bezala puskatzen dute, lapikorako okela bezala.
4
Beraz, Jaunak ez die entzungo, oihu egingo diotenean; aurpegia gorde egingo die orduan, beren egintza gaiztoengatik.
5
Honela dio Jaunak nire herria desbideratzen duten profetei buruz: «Jatekoa ematen dietenei bakea iragartzen diete; ahora ezer ematen ez dietenei, berriz, gerra santua.
6
Horregatik, ikuskarien ordez gau beltza izango dute, igarpenen ordez iluna. Eguzkia sartu egingo da profeta horientzat, eta eguna ilundu».
7
Ikusleak lotsatu egingo dira, igarleak ahalkez gorrituko; ahoa itxi egingo dute denek, ez baitute Jainkoaren erantzunik izango.
8
Ni, ordea, Jaunaren espirituaz betea nago, haren indar, zuzentasun eta kemenaz betea, Jakoben ondorengoei beren errebeldia eta Israeli bere bekatua adierazteko.
9
Entzun hau, Jakoben herriaren buruzagiok, Israelgo agintariok, zuzentasuna higuintzen eta zuzenbidea okertzen duzuenok:
10
odolaz eraikitzen duzue Sion, bidegabekeriaz Jerusalem.
11
Buruzagiek eskupekoaren truke epaitzen dute, apaizek soldatagatik irakasten, profetek diru-ordainetan iragartzen; eta, halere, Jaunarengan babesten dira, esanez: «Ez al dugu, bada, Jauna geurekin? Zoritxarrak ez gaitu joko».
12
Horregatik, zuen erruz, goldalur bihurtuko da Sion, harri-pila Jerusalem, baso tenpluaren mendia.
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7