bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Micah 5
Micah 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 6 →
1
Honela dio Jaunak: «Zu, Belen Efrata, Judako leinuetan txikienetakoa zara; baina zuregandik aterako da Israelen aginduko duena. Aspaldikoa du jatorria, antzina-antzinakoa».
2
Bitartean, bertan behera utziko du Jaunak bere herria, ama izan behar duenak haurra izan arte. Orduan, atzerrian bizirik gelditutako senideak Israelgoekin elkartuko dira.
3
Buru berriak Jaunaren indarrez gidatuko du herria, Jaunaren, bere Jainkoaren, izen handia agertuz. Lasai biziko da herria, handi agertuko baita hura lurraren mugetaraino
4
eta bakea ekarriko baitu. Asiria gure lurrera baldin badator, gure jauregiak zapaltzera, buruzagi ugari aterako ditugu haren aurka.
5
Armaz menderatuko dituzte Asiria eta Nimroden lurraldea; askatu egingo gaituzte asiriarren eskutik, hauek gure lur-mugetan sartu eta gure lurraldea zapalduko balute.
6
Bizirik geldituriko israeldarrak, Jaunak bidaltzen duen ihintza bezala, belardira jaisten den euri-lanbroa bezala izango dira herri askoren artean: ez dira gizakiaren esku egongo, ez dute itxaropena gizakiagan jarriko.
7
Bizirik geldituriko israeldarrak, herri askotan sakabanatuak, lehoia basapiztien artean bezala, lehoikumea ardien artean bezala izango dira: edonon sartzen direlarik, harrapatu eta txikitu egiten dute, eta ez da inor haien eskutik libratuko.
8
Bai, jaso eskua zeuen etsaien aurka, eta denak ezereztuak gertatuko dira.
9
Honela dio Jaunak: «Egun hartan, ezereztuko ditut zure zaldiak, eta guda-gurdiak suntsituko.
10
Ezereztuko ditut zure lurraldeko hiriak, eta zure gotorleku guztiak erraustuko.
11
Kenduko dizkizut eskuetatik aztikeria guztiak, eta aztirik ez duzu aurrerantzean izango.
12
Ezereztuko ditut zure idolo eta zutarri sakratuak eta zure eskulanen aurrean ez zara gehiago ahuspeztuko.
13
Erauziko ditut zure zutoin sakratuak, eta zure hiriak erraustuko.
14
Haserre-suminez mendekatuko naiz esana egin ez didaten nazioez».
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7