bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Jonah 1
Jonah 1
Basque
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 2 →
1
Jaunaren hitza Jonasi, Amathiren semeari ilki citzaioena, cerralaric:
2
Jaiqui çaite eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta erançun çaçu han, ene aitzinera igan dela hango tzarqueria.
3
Eta Jonas jaiqui cen, Jaunaren aitzinetic Thatsisera ihes eguiteco. Jopera jautsi cen eta atzeman çuen Thatsisera cihoan unci bat; eman çuen bidaiaco behar cen dirua, eta uncian sarthu cen, hartan cirenequin Tharsisera goateco Jaunaren ihes.
4
Jaunac ordean itsasora igorri çuen haice handi bat, eta phesia gaitza eguin cen itsasoan, eta leherceco çorian çabilan uncia.
5
Itsasturuac icituac ciren; cein bere jaincoari deihadarca çauden, eta itsasora arthiqui cituzten uncian ciren puscac, hequietaz içan çadien arindua; Jonas berriz, unci barnera jautsia cen, eta lo gogor batean çagoen.
6
Eta lemaçaina hurbildu citzaion eta erran cioen: Certan çaude lo hortan? Jaiqui çaite eta dei eguioçu çure Jaincoari, hean çure Jaincoa orhoituco den gutaz, eta gal ez gaitecen.
7
Eta han cirenec batac berceari erran çuten: Çatozte eta arthic detzagun çorteac, eta jaquin deçagun certaco dathorquigun çorigaitz hau. Eta arthiqui cituzten çorteac, eta çortea Jonasen gainera erori cen.
8
Eta erran cioten: Aguer diçaguc cer ariaz den çorigaitz hau gure gainean. Cer oficio duc? Nongoa haiz eta norat hoa? edo cein jendaquitaric haiz?
9
Jonasec ihardetsi cioten: Hebrearra naiz ni, eta itsasoa eta leihorra eguin dituen Jainco Jaun cerucoaren beldurrean bici naiz.
10
Eta icialdura handia lothu citzaioten guiçon hequiei, eta erran cioten Jonasi: Certaco eguin duc hori? (ecen berac erranic baçaquiten, Jaunaren aitzinetic ihes cihoala.)
11
Eta erran cioten: Cer eguinen deraiagu, itsasoa bara dadien gure ganic? Ecen goitituz eta hantuz cihoan itsasoa.
12
Eta Jonasec ihardetsi çuen: Har neçaçue eta arthic itsasora, eta itsasoa baraturen da çuen ganic; nic badaquit alabainan phesia gaitz hau ene gatic ethorri dela çuen gainera.
13
Eta guiçonac arrau-indarca hari ciren, leihorrera bihurtu nahiz, bainan etziren nausitzen, itsasoa goitituz eta hantuz cihoalacoz.
14
Eta Jaunari oihu eguin eta erran cioten: Othoi, Jauna, ez beguedi gal guiçon hunen heriotzearen ariaz, eta ez beçaçu gure gain eçar odol hobengabea; ceren, Jauna, nahi duçun beçala eguiten baituçu.
15
Eta hartu çuten Jonas eta itsasora arthiqui çuten, eta itsasoa jabaldu cen bere iraquiduratic.
16
Eta guiçon hequiec beldur handia hartu çuten Jaunarençat; eta bitimac imolatu ciozcaten Jaunari, eta botuac eguin cituzten.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4