bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Jonah 3
Jonah 3
Basque
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 4 →
1
Eta bigarrera aldico Jonasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:
2
Jaiqui çaite, eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta han erançun çaçu nic erraten darotzudan erançuquia.
3
Eta jaiqui cen Jonas, eta, Jaunaren hitzaren arabera, Ninibara goan cen; eta Niniba hain cen hiri handia, non baitzuen hirur egunen bidea.
4
Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da.
5
Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac.
6
Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian.
7
Eta Niniban oihu eguin eta erançun çuten erregueren eta buruçaguien manamenduz, erranez: Guiçonec, çaldiec, idiec, ardiec ez beçate den-gutiena dasta; ez beitez alha, eta ez beçate uric edan.
8
Çakuz estal beitez guiçonac eta aciendac; beren indar guciaz deihadareguin bioçote Jaunari; eta batbedera bihur bedi bere bide gaixtotic eta escuen gainean duen tzarqueriatic.
9
Norc daqui hean ez den itzulico Jaincoa, eta hean ez duen barkatuco; hean ez den bihurco bere hasarrearen iraquiduratic, eta hala ez baicare galduco?
10
Eta Jaincoac ikusi cituen hequien eguinçac, itzuli cirela beren bide tzarretic; eta Jaincoa urricaldu cen hequiei eguinen ciotela erran çuen gaizquiaren gainean, eta etzioten eguin.
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4