bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Zechariah 13
Zechariah 13
Basque
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 14 →
1
Eta egun hartan içanen çaiote ithurri bat idequia Dabiden etcheari eta Jerusalemdarrei bekatorearen eta astagaizdunaren xahutzeco.
2
Eta egun hartan içanen da, dio armadetaco Jaunac, lurretic eceztaturen ditudala idolen icenac, eta ez dela içanen guehiago hequien orhoitzapena; eta lurretic iraiciren ditut profetaiçunac eta izpiritu lohia.
3
Eta guerthaturen da, norbait profetisatzen abiatuco denean oraino, erranen diotela bere ait-ama, bicia eman diotenec: Ez haiz bicico, ceren gueçurrez minçatu haicen Jaunaren icenean. Eta profetisatu duqueenean, bere ait-amec, bere burhasoec sarrasquituren dute.
4
Eta egun hartan guerthaturen da, profetac ahalquetara erorico direla, cein bere ikuspenaren ariaz, profetisatu duquetenean; eta ez dire çakuzco capaz estaliren gueçur errateco.
5
Bainan bakotchac erranen du: Ez naiz profeta, lur lanetaco guiçon bat naiz, Adam içan baitut gaztedanic ikuscaritzat.
6
Eta erranen çaio: Cer dire escuen erdian ditutzun çauri horiec? Eta ihardetsiren du: Maite nindutenen etchean içatu naiz hunela çaurthua.
7
Ezpata, jaic hadi ene arçainaren gainera eta niri eratchiquitzen den guiçonaren gainera, dio armadetaco Jaunac; jo çac arçaina, eta barraiatuac içanen dire ardiac; eta xumeetara hedaturen dut escua.
8
Eta lur gucian içanen dire, dio Jaunac, hirur escuaralde; bia barraiaturen dire eta iraunguiren, eta hirugarrena gueldituren da lurraren gainera.
9
Eta hirugarren araldea iraganen dut sutic; eta urthuren dut, cilharra urcen den beçala; eta frogaturen dut, urhea frogatzen den beçala. Harec eguinen dio ene icenari dei, eta ençunen dut nic. Erranen dut: Çu çare ene populua; eta harec erranen du: Ene Jainco Jauna çare çu.
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14