bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Zechariah 9
Zechariah 9
Basque
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 10 →
1
Jaunaren hitzaren sortha, Hadraqueco eta Damasco lurraren gainera jautsico dena; ceren Jaunaren beguia guiçonaren eta Israelgo leinu gucien gainean baitago.
2
Emath ere, eta Tir, eta Sidon barne dire hortan, çuhurcia handiaren keac dituelacoz hartu.
3
Hazcargailuac alchatu ditu Tirrec bere inguruan, eta metatu du cilharra lurra beçala, eta urhea carriquetaco lohia beçala.
4
Huna hartaz nausitzera dohala Jauna, eta itsasoan joco du haren indarra, eta suz içanen da errea.
5
Ascalonec ikusico du, eta icituco da; Gaçac ere, eta oinhace minetan egonen da; eta Acaron ere bai, ceren urmariatua baita haren phesquiça; eta Gaçatic galduco da erregue, eta Ascalonen nihor ez da egonen.
6
Berezlea jarrico da Açoten eta urmariaturen dut Filistindarren hampurustasuna.
7
Eta ahotic kenduco diot odola, eta horcen artetic hatsgarriqueriac, eta bera gure Jaincoari gueldituco çaio, eta Judan içanen da buruçagui beçala, eta Acaron Jebusearra beçala içanen da.
8
Eta ene etchea inguraturen dut hainetaric, ceinac harat eta hunat baitabilça ene alde guducatzen; eta ez da guehiago hequien baitharic iraganen cerga-bilçailea, ceren orai baititut ene beguiz ikusi.
9
Goiherez jauz çaite, Siongo alaba; boz çaite, Jerusalemeco alaba; ecen huna çure Erregue çucen eta salbatzailea ethorriren çaitzula; beharra da, eta astoaren eta astocumearen gainera igana.
10
Eta Efraimdic eceztaturen dut orga-lasterra, eta Jerusalemetic çaldia, eta guerlaco arrambela hautsia içanen da; eta baquea diote jendaiei erançunen; eta haren ahala hedaturen da itsasotic itsasora eta hibaietaric lurraren bazterretaraino.
11
Çuc halaber çure batasuneco odolaz atheratu ditutzu çure gathibuac ur gabeco putzutic.
12
Hazcargailura bihur çaitezte, phesquiçaren gathibuac; bihurturen darozquitzuet egun bikunca aguincen darozquitzuedan onac.
13
Ceren arrambela beçala ene escuan hedatu dut Juda, eta bethe dut Efraimen arrambela; eta, oi Sion, çure semeac jauçaraciren ditut hire semeen gainera, oi Grecia; eta eçarriren çaitut hala-nola hazcarren ezpata.
14
Eta hequien gainera aguerturen da Jainco Jauna, eta simista beçala ilkiren da haren guecia; eta Jainco Jaunac durrundaraciren du turuta, eta hegoa-xirimolan goanen da.
15
Armadetaco Jaunac gueriçaturen ditu; eta iretsiren dituzte etsaiac, eta habalaco harriez cebaturen dituzte; eta hequien odolaz arnoz beçala dire hordituren, eta betheco dire hala-nola sacrificioetaco xatac eta aldareco adarrac.
16
Eta beren Jainco Jaunac salbaturen ditu egun hartan bere populuco arthaldea beçala; aria hortaz harri sainduac landatuac içanen dire haren lurrean.
17
Ecen cer da haren ona, eta cer da haren ederra, baicic-ere hautetsien oguia, eta birjinac sorrarazten dituen arnoa?
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 10 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14