bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Leviticus 1
Leviticus 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 2 →
1
Jaunak dei egin zion Moisesi eta honela mintzatu zitzaion elkarketa-etxolatik:
2
«Esan israeldarrei: Zuetako batek Jaunari oparia eskaini behar badio, abere bat aukeratuko du, abelgorria nahiz abere xehea.
3
Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abelgorria bada, zekor akats gabea eskainiko da eta elkarketa-etxolaren sarrerara eramango, Jaunak atseginez onar dezan.
4
Eskaintzaileak eskua ezarriko dio buruan, eta Jaunak bere bekatuen ordaintzat onartuko dio.
5
Zekorra Jaunaren aurrean hilko du; apaizek, Aaronen ondorengoek, odola aurkeztuko dute eta odolaz elkarketa-etxolaren sarreran dagoen aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
6
Gero, eskaintzaileak erre-oparigaia larrutu eta zatitu egingo du;
7
apaizek sua egingo dute aldare gainean eta egurra jarriko sutan;
8
egurraren gainean haragi-zatiak atonduko dituzte, buru eta gantzekin batera.
9
Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldarean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.
10
«Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abere xehea bada, arra eta akats gabea eskainiko da, aharia nahiz akerra;
11
eskaintzaileak aldarearen iparraldean hilko du, Jaunaren aurrean; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik;
12
zatitu egingo du apaizak, eta zatiok, buru eta gantzekin batera, aldarean sutan jarritako egurraren gainean atonduko ditu.
13
Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldare gainean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.
14
«Jaunari erre-oparitzat eskaini beharrekoa hegaztia bada, usapala nahiz usakumea eskainiko da.
15
Apaizak aldarean aurkeztuko du eta, burua moztu eta odola aldarearen albo batean isuri ondoren, aldarean erreko.
16
Paparoa eta lumak kenduko dizkio eta aldarearen ekialdera botako, errautsen tokira.
17
Gero, ebakia egingo dio hego artean, baina hegaztia bitan banandu gabe, eta aldareko egurraren gainean erreko du. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27